18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
- New

Sagardo Naturala Begiristain
Sagardo sagarren muztio naturalaren artziduratik lortutako edaria, milaka urtean Euskal Herrian egin eta kontsumitu dena.
Ezaugarriak
CO2, azukre eta urik gehitu gabeko sagardo naturala, Sagardo naturalaren legedi zehatzak agintzen duen moduan. Sagar nahasketa egokiak eta etxe bakoitzaren esperientziak sagardo natural abaniko zabala eskaintzen digu, kontsumitzailearen gozagarri.
Generazioz generazio hobetuz joan den eta etxeko izaera erakusten duen Sagardoa, esperientziaren etxeko produktua.
Nutrizio-informazioa eta alergenoak:
| Batazbesteko baloreak 100 g - ko | Alergenoak | |
| Balio energetikoa | 50 kcal/209 KJ | - |
| Grasak | 0,0 g | |
| Karbohidratoak | 6,0 g | Sulfitoak |
| Proteinak | 0,0 g | - |
| Gatza | 0,2 g | |
Begiristain Sagardotegia
Begiristain sagardotegia, gaur egun Goierrin eta Tolosaldean martxan dagoen sagardotegirik zaharrena da. Gure aitona Joxe Gregoriok garai hartan, sagardoaz gain, behi eta txerriekin lan egiten zuen, garai haietako baserrietan gertatzen zen bezala. Soro zelaiak lantzen zituzten, eta, horrez gain, sagardogintzan ere fin saiatzen ziren. 1900. urtean, ez zen gaur egun bezalako erraztasunik garraiorako. Horregatik, gure aitonak sagardoa Ikaztegietan egiten zuen eta sagardoa saltzeko sagardotegia, Tolosako gaur egungo Orbela taberna den lekuan zuen. Gaur egun ezagutzen den sagardotegi eredua eta menua 1998. urtean hasi zen, Antonio jubilatu eta Iñaki Begiristainek sagardotegiko martxa hartu zuenean.


