Izotzezko sagardoa Trebiñu

19,00 €

Errezil sagarrarekin egindako sagardoa berezia.

Deskribapena

Sagardo hau, tentuz aukeraturiko Errezil sagarra prentsatuz sortzen den muztiotik abiatuz lortzen da: muztio hau, bi aldiz izoztu eta desizoztuz muztio kontzentratu bat lortzen da ura kenduz, ondoren fermentatzen uzten da eta sagardo horrek 9-10 gradu inguru dituenean filtratu eta pasteurizatu egiten da. Emaitza, urre koloreko sagardo disdiratsu bat da, ahoan gozoa, sagar erre zapore handikoa eta gusto iraunkorra uzten duena. 35cl.

Sagardotegia Trebiñu

Gure sagardotegia Askartzan dago, Trebiñu Konterriko herri txiki batean. Hor hasi ginen duela 14 urte gure lehen sagarrondoak landatzen eta sagardoa egiten. Gaur egun, 2.500 sagarrondok osatzen dute gure sagasti zabala, eta hortik ateratzen dugu Trebiñu izeneko sagardoa egiteko lehengaia.

Zatoz eta murgildu sagardo naturalez zipriztindutako giro euskaldun batean!

Loading...