Theme Settings
Filtros
.
Trebiñu Sagardo Naturala
Sagardo sagarren muztio naturalaren hartziduratik lortutako edaria.

Deskribapena
CO2, azukre eta urik gehitu gabeko sagardo naturala, sagardo naturalaren legedi zehatzak agintzen duen moduan. Sagar nahasketa egokia eta etxearen esperientziaz baliatuz egindako sagardo naturala.
Nutrizio-informazioa eta alergenoak:
Batazbesteko baloreak 100 g - ko | Alergenoak | |
Balio energetikoa | 50 kcal/209 KJ | - |
Grasak | 0,0 g | |
Karbohidratoak | 6,0 g | Sulfitoak |
Proteinak | 0,0 g | Sulfitoak ditu |
Gatza | 0,2 g |
Sagardotegia Trebiñu
Gure sagardotegia Askartzan dago, Trebiñu Konterriko herri txiki batean. Hor hasi ginen duela 14 urte gure lehen sagarrondoak landatzen eta sagardoa egiten. Gaur egun, 2.500 sagarrondok osatzen dute gure sagasti zabala, eta hortik ateratzen dugu Trebiñu izeneko sagardoa egiteko lehengaia.
Zatoz eta murgildu sagardo naturalez zipriztindutako giro euskaldun batean!
Euskal Sagardoa D.O.
EUSKAL SAGARDOA, %100 bertako sagarra!
Euskadin ekoiztutako sagarrez egina, milaka urtean sortu, hobetu eta gorde diren bertako sagar motak erabilita. Bertakotasunaz gain, kalitatea da Euskal Sagardoaren beste oinarria, Jatorri Deituraren zigilua daramaten sagardo guztiek azterketa fisiko-kimiko eta organoleptiko zehatzak pasa behar baitituzte.
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardoa, jatorriak eta ezagutzak ematen duen ziurtasuna eta sektorearen etorkizuneko apustua.