Theme Settings
Filtros
.
Sagardoa Ausart Petritegi
Ausardiak deskribatzen du Urtebi Handi sagarrez ekoiztutakoSagardo sagar-bakar hau; ausarta eta konplexua.
Deskribapena
Osagaiak
% 100 bertako Urtebi Haundi sagarrak, urrian AlkizakoAntzieta baserrian eta Askizuko Agote-Txiki baserrianhautatutako bi sagastietan jasotakoak, Euskal SagardoaJatorri Deiturari atxikiak.
Ezaugarriak
Urtebi Haundi neurri handiko sagar berdea da, garratza etakonplexua aldi berean. Sagardo honekin Urtebi Haundirennortasuna eta ausardia islatu nahi izan ditugu, Ausart bezalako produktu berezi eta paregabea zurekinpartekatzeagatik sentitzen duguna bezelakoa.
Dastatze-oharra
Ikusmena. Hori berde bizia. Usaimena.
Intentsitate handiko lurrinak, sagar berdearenoroitzapen baltsamikoak.
Dastamena. Garraztasunak eta txinpartak aho sarreramarkatzen dute. Pauso leun baten ondoren, azkenean, sagarhonek berezkoa duen garraztasuna iraunkorra da.
Zerbitzua
Kopa batean zerbitzatu, 10ºC eta 13ºC arteko tenperaturan.
Informazio osagarria
Alkohol bolumena: % 6 bol.
Sulfitoak ditu.
Ez du glutenik. Dieta beganorako egokia.
Sagardotegia Petritegi
Bizi ezazu esperientzi gastronomiko paregabe bat XVI. mendeko dolare baserri batean! Petritegi, sagardogintzaren kultura bizirik mantenduz.
Euskal Sagardoa D.O.
EUSKAL SAGARDOA, %100 bertako sagarra!
Euskadin ekoiztutako sagarrez egina, milaka urtean sortu, hobetu eta gorde diren bertako sagar motak erabilita. Bertakotasunaz gain, kalitatea da Euskal Sagardoaren beste oinarria, Jatorri Deituraren zigilua daramaten sagardo guztiek azterketa fisiko-kimiko eta organoleptiko zehatzak pasa behar baitituzte.
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardoa, jatorriak eta ezagutzak ematen duen ziurtasuna eta sektorearen etorkizuneko apustua.