Theme Settings
Filtros
.
BERTAKO PRODUKTUEN AZOKA ETA SAGARDOTEGIA
Bertako produktuen azoka eta Tolosako Alde Zaharra ezagutu Sagardotegira joan baino lehen!
BARNE
- Bisita gidatua bertako produktuen azokan
- Bertako produktuen dastatzea
- Bisita eta dastatze gidatua sagardotegian
- Sagardotegiko menu tradizionala
IRAUPENA:
- 5 ordu inguru
Deskribapena
ESPERIENTZIA
EZAUGARRIAK
SAGARDOTEGIAK
BALDINTZAK
IEuskal Baserria da egun gure lurraldeko Paisaia Kulturalaren protagonista nagusia. Berauetan ekoizten dira egun ere Tolosako kaleetara baserritarrek ekartzen dituzten garaiko produktu freskoak. Azoka larunbatero izan ohi da, orain urte askotik hona. Tolosako Alde Zaharretik bueltatxo bat eman ondoren, gure paisaian barrena bidaia jarraituko dugu Sagardotegira heldu arte. Bertako familia ezagutuko dugu eta baita hainbeste atsegin dugun sagardoa eskuratzeko eman beharreko pausu guztiak ere. Lehenik eta behin euskal sagardoa botilan dastatuko dugu eta ondoren Sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzeko eseriko gara.
BARNE
- Aburuza (Aduna)
- Iparragirre (Hernani)
- Mizpiradi (Andoain)
- Oiharte (Zerain)
- Ola (Irun)
- Petritegi (Astigarraga)
- Saizar (Usurbil)
* Erreserba egiterakoan (egutegiaren bitartez) aipa ezazu mesedez OHARREN atalean zein sagardotegitan egin nahi duzun esperientzia.
Sagardotegia
Euskal Sagardoa D.O.
EUSKAL SAGARDOA, %100 bertako sagarra!
Euskadin ekoiztutako sagarrez egina, milaka urtean sortu, hobetu eta gorde diren bertako sagar motak erabilita. Bertakotasunaz gain, kalitatea da Euskal Sagardoaren beste oinarria, Jatorri Deituraren zigilua daramaten sagardo guztiek azterketa fisiko-kimiko eta organoleptiko zehatzak pasa behar baitituzte.
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardoa, jatorriak eta ezagutzak ematen duen ziurtasuna eta sektorearen etorkizuneko apustua.