Oiharte 3,0º Sagardoa

4,00 €

Alkohol graduazio baxuko sagardoa.

Deskribapena

Zeraingo Oiharte Sagardotegian ekoiztutako alkohol graduazio baxuko sagardoa. Azukre natural kopuru txikia duen sagar muztioa irakinda lortutako sagardoa da. Azukre kantitate gutxiko muztio hau irakinda, 3ºko sagardoa lortzen dute. Euskal Sagardoa J.D. egiteko erabiltzen diren sagarrekin ekoitzitako sagardoa da honako hau. Eduki dezakeen sedimendua, sagardo naturalaren ezaugarria da. 10º-11ºC-tan edatea gomendatzen da.

Sagardotegia Oiharte

XVIII. mendeko baserriaren arima eta xarma dario Oihartek, eta gaur egungo erosotasun guztiak ditu, 2002an eraberritu eta Nekazal Etxea jarri zutenetik. Sagardotegiaren bodega berria, azken teknologiako makinariaz horniturik, Nekazal etxearen ondoan kokaturik dago. Bilbo, Iruña, Donostia eta Gasteiztik gutxi gora-behera distantzia berdintsura kokatuta dago, Goierriko bihotzean, Zerainen. Natura maite dutenek eta Euskal Herriko txokorik ederrenetakoan lasaitasuna bilatzen dutenek etxeko giro epela aurkituko dute Oiharten.

Loading...