Theme Settings
Filtros
.
Euskal Sagardoa Axpe
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardo naturala.
Deskribapena
Euskadin Ekoiztutako sagarrez egina, bertan milaka urtean sortu, hobetu eta gorde diren sagar motak erabilita. Bertakotasunaz gain, kalitatea da Euskal Sagardoaren beste oinarria, Jatorri Deituraren zigilua daramaten sagardo guztiek azterketa fisiko-kimiko eta organoleptiko zehaztzak pasa behar baitituzte.
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardoa, jatorriak eta ezagutzak ematen duen ziurtasuna eta sektorearen etorkizuneko apustua.
Nutrizio-informazioa eta alergenoak:
Batazbesteko baloreak 100 g - ko | Alergenoak | |
Balio energetikoa | 50 kcal/209 KJ | - |
Grasak | 0,0 g | |
Karbohidratoak | 6,0 g | Sulfitoak |
Proteinak | 0,0 g | Sulfitoak ditu |
Gatza | 0,2 g |
Sagardotegia Axpe
Axpe familia gara, eta lau mende baino gehiagoko esperientzia dugu sagardogile eta txakolingile moduan. 1996an, upeltegia sortu genuen. Bertan egin eta enbotilatzen dugu Euskadiko Sagardo Naturala Eusko Labelarekin eta txakolina "Bizkaiko Txakolina" jatorrideiturarekin.
Sagardotegiaren oinean “ Mari Sorginaren” iturria sortzen da eta alboan “ Axpeko koba” deituriko kobazuloa dago. Mari sorgina jainkosa bezala hartzen zen eta bertoko baserritarrak sagardoa ezkeini behar zioten, Marirentzako edari sakaratua bait zen.
Euskal Sagardoa D.O.
EUSKAL SAGARDOA, %100 bertako sagarra!
Euskadin ekoiztutako sagarrez egina, milaka urtean sortu, hobetu eta gorde diren bertako sagar motak erabilita. Bertakotasunaz gain, kalitatea da Euskal Sagardoaren beste oinarria, Jatorri Deituraren zigilua daramaten sagardo guztiek azterketa fisiko-kimiko eta organoleptiko zehatzak pasa behar baitituzte.
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardoa, jatorriak eta ezagutzak ematen duen ziurtasuna eta sektorearen etorkizuneko apustua.