Sagardo-bermuta Gurutzeta

12,50 €

Bermut tradizionala Gurutzetako sagardoarekin.

Ezaugarriak

Kalitate handiko ardo zuria eta landare mota desberdinetako beratzeekin nahastuz egiten den edaria, hala nola, ajenjoa, gentziana, kardamomoa, iltzea, hibiscusa, kamamila, kanela, mihilua… 30 mota baino gehiago. Nahasketa tradizional horri Gurutzetako sagardoa gehitzen zaio, freskura eta fruta-aroma nabarmenekin.

Gurutzeta Sagardotegia

Astigarragako Ergobia Auzoan kokatzen da Gurutzeta Sagardotegia, Donostiatik 6 km-tara. Bere jatorria XIX. mendearen amaieran dago, Joxe Mari Urreaga (Largaene baserrikoa) eta Joxepa Inaxi Aranburu (Sansonategi baserrikoa) ezkondu eta lurrari, sagarrari eta tolareari estuki lotutako familia-proiektu bati hasiera eman ziotenean. Mende bat baino gehiagoz, familia bereko lau belaunaldik pixkanaka sendotu eta modernizatu dute sagardotegia, upategia handituz eta ekoizpen-teknika berriak txertatuz, betiere tradizioaren funtsa galdu gabe. 2024ean,Etxeberria familiak hartu du sagardotegiaren kudeaketa bere gain, sagardogintzan duen esperientzia propioa erantsiz: betidanik egin dute etxerako sagardoa, 1975ean sagardo hau merkaturatzeari ekin zioten, eta 1980tik aurrera ostalaritza eta txotx ereduarekin hasi ziren. Gaur egun, Igor Huegun Etxeberriaren zuzendaritzapean, Gurutzetak bi sagardogile familiaren ibilbidea eta jakintza bateratu ditu, eta etorkizunari begira aro berri bati hasiera eman dio, tradizioa eta profesionaltasuna elkartuz.

Loading...