Theme Settings
Filtros
.
SAGAR ZUKU TAILERRA TOLARE BASERRIAN
Zure sagar zukua nola egin dezakezun irakatsiko dizugu!
Barne:
- Sagar zukua egiteko tailerra
- Sagar zuku dastatzea
- Bisita gidatua baserrian
- Bisita gidatua sagardotegian
- Sagardotegiko menu tradizionala
Iraupena:
- 5 ordu inguru
Deskribapena
ESPERIENTZIA
EZAUGARRIAK
BALDINTZAK
BESTE ZERBITZUAK
Zure sagardoa nola egin dezakezun irakatsiko dizugu. Sagarra biltzen soroan hasiko gara kizkia erabiliz eta zakutan garraiatuko dugu dolarera. Bertan gure zukua egingo dugu matxaka eta eskuzko prentsa batekin. Azkenik, gure esfortzutik ateratako zukua dastatuko dugu. Opari bezala prentsatu berri den sagar zuku botila bat eramango duzue. Ekintza bukatzean, sagardotegi batetara joango gara sagardo desberdinak dastatzeko menu tradizionalarekin edo eta haurrentzako menu batekin batera.
- Aburuza (Aduna)
- Altzueta (Hernani)
- Astarbe (Astigarraga)
- Bereziartua (Astigarraga)
- Gartziategi (Astigarraga)
- Gaztañaga (Andoain)
- Iparragirre (Hernani)
- Mizpiradi (Andoain)
- Oiharte (Zerain)
- Ola (Irun)
- Petritegi (Astigarraga)
- Saizar (Usurbil)
* Erreserba egiterakoan (egutegiaren bitartez) aipa ezazu mesedez OHARREN atalean zein sagardotegitan egin nahi duzun esperientzia.
Sagardotegia
Euskal Sagardoa D.O.
EUSKAL SAGARDOA, %100 bertako sagarra!
Euskadin ekoiztutako sagarrez egina, milaka urtean sortu, hobetu eta gorde diren bertako sagar motak erabilita. Bertakotasunaz gain, kalitatea da Euskal Sagardoaren beste oinarria, Jatorri Deituraren zigilua daramaten sagardo guztiek azterketa fisiko-kimiko eta organoleptiko zehatzak pasa behar baitituzte.
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardoa, jatorriak eta ezagutzak ematen duen ziurtasuna eta sektorearen etorkizuneko apustua.