Theme Settings
Filtros
.
Gartziategi Sagardo Ekologikoa
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardo naturala, Euskal Sagardoaren ezaugarri guztiak betetzeaz gain, sagastitik botilaraino, araudi ekologikoa betetzen duena; hau da, inolako produktu kimikorik gabea.
Deskribapena
Jatorria eta kalitatea bermatzeaz gain, sagastitik kupelera modu ekologikoan zaindutako produktua da Euskal Sagardo Ekologikoa.
Sagardotegia Gartziategi
Adituek diotenez, hau da egungo sagardotegirik zaharrena edo zaharrenetarikoa, Urumea ibaiaren ibarrean kokatua, XVI. mendetik. Belaunaldiz belaunaldi transmititutako ezagutzarekin eta teknologia berrien laguntzaz, sagardo ekoizpenarekin jarraitu dute. Tradizioa eta modernitatea uztartuz egiten dugu Euskal Sagardoa, betiere, kalitatea bermatuta eta bertako sagarraren potentzialitate guztia aprobetxatuta. Gartziategik ekoitzitako sagardo guztia, hau da, %100, Euskal Sagardoa jatorri deituraren izenpekoa da.
Jatorrizko familiaren abizena Arrieta izan bada ere, gure birraitonak bederatzi alaba izan zituen eta horrek abizena aldatzea ekarri zuen. Gaur, haren oinordekoak diren Lizeaga Astigarraga familiak kudeatzen du sagardotegia.
Euskal Sagardoa D.O.
EUSKAL SAGARDOA, %100 bertako sagarra!
Euskadin ekoiztutako sagarrez egina, milaka urtean sortu, hobetu eta gorde diren bertako sagar motak erabilita. Bertakotasunaz gain, kalitatea da Euskal Sagardoaren beste oinarria, Jatorri Deituraren zigilua daramaten sagardo guztiek azterketa fisiko-kimiko eta organoleptiko zehatzak pasa behar baitituzte.
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardoa, jatorriak eta ezagutzak ematen duen ziurtasuna eta sektorearen etorkizuneko apustua.