Theme Settings
Filtros
.
Urdaira Sagardo Ozpina
Sagarrez egindako ozpin naturala. Sagarrak eta sagardoak dituen ezaugarri eta onurak biltzen dituena.
Deskribapena
Egokia entsaladak, arraiak eta gainerako jakiak gozatzeko.
Sagardotegia Urdaira
1990. urtean sortu zuen oraindik ere haren jabea den gizonak: Francisco Azkonobieta. Urdaira Sagardotegiak kokaleku ederra dauka, eta handik ezin hobeto goza daiteke bere ingurune natural paregabeaz.
Euskal Sagardoa D.O.
EUSKAL SAGARDOA, %100 bertako sagarra!
Euskadin ekoiztutako sagarrez egina, milaka urtean sortu, hobetu eta gorde diren bertako sagar motak erabilita. Bertakotasunaz gain, kalitatea da Euskal Sagardoaren beste oinarria, Jatorri Deituraren zigilua daramaten sagardo guztiek azterketa fisiko-kimiko eta organoleptiko zehatzak pasa behar baitituzte.
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardoa, jatorriak eta ezagutzak ematen duen ziurtasuna eta sektorearen etorkizuneko apustua.