Theme Settings
Filtros
.
La Petri Rose
Topa egiteko rosé sagardo freskagarria, gozoa eta graduazio alkoholiko bajukoa.
Deskribapena
Petri Rosé sagardogile gazteen ausardiari egiten diogun omenaldia da, beren maisuen oinordetza errespetatuz, zapore berriak sortzeko arriskua baitute. Izan ere, garai berriek zapore berriak behar dituzte. Eta orain sagarrak bere eskuetan daude. Orain beraien garaia da.
Petri Rosé sagardo freskagarria da, gaztea, dibertigarria, konplexurik gabea, alkohol gutxikoa eta topa egiteko aproposa. Sagar gozo eta garratzekin ekoizten dugu gure tolaretan. Dieta begano baterako egokia da eta glutenik ez du.
Sagardotegia Petritegi
Bizi ezazu esperientzi gastronomiko paregabe bat XVI. mendeko dolare baserri batean! Petritegi, sagardogintzaren kultura bizirik mantenduz.
Euskal Sagardoa D.O.
EUSKAL SAGARDOA, %100 bertako sagarra!
Euskadin ekoiztutako sagarrez egina, milaka urtean sortu, hobetu eta gorde diren bertako sagar motak erabilita. Bertakotasunaz gain, kalitatea da Euskal Sagardoaren beste oinarria, Jatorri Deituraren zigilua daramaten sagardo guztiek azterketa fisiko-kimiko eta organoleptiko zehatzak pasa behar baitituzte.
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardoa, jatorriak eta ezagutzak ematen duen ziurtasuna eta sektorearen etorkizuneko apustua.