Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

.

La Petri

4,50 €
BEZ barne

Topa egiteko sagardo freskagarria, gozoa eta graduazio alkoholiko baxua duena.

Kopurua

Deskribapena

Gure ama Mireni, amona Josefari, Petritegiko etxeko andrei eta baserriko emakume guztiei gure omenaldi kuttuna da La Petri, baserriko lan gogorrak amaitu ondoren, nekaezinak izaki, kantari eta dantzan aritzen baitziren, musikaren doinuz, hurbileneko herriko jaietan.

La Petri sagardo freskagarria da, gaztea, dibertigarria, konplexurik gabea, alkohol gutxikoa eta topa egiteko aproposa. Sagar garratz eta gozoekin ekoizten dugu gure tolaretan, dieta begano baterako egokia da eta glutenik ez du.

Sagardotegia Petritegi

Bizi ezazu esperientzi gastronomiko paregabe bat XVI. mendeko dolare baserri batean! Petritegi, sagardogintzaren kultura bizirik mantenduz.

Euskal Sagardoa D.O.

EUSKAL SAGARDOA, %100 bertako sagarra!

Euskadin ekoiztutako sagarrez egina, milaka urtean sortu, hobetu eta gorde diren bertako sagar motak erabilita. Bertakotasunaz gain, kalitatea da Euskal Sagardoaren beste oinarria, Jatorri Deituraren zigilua daramaten sagardo guztiek azterketa fisiko-kimiko eta organoleptiko zehatzak pasa behar baitituzte.

%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardoa, jatorriak eta ezagutzak ematen duen ziurtasuna eta sektorearen etorkizuneko apustua.

You might also like