18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Euskal Sagardoa Premium Zapiain
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardo naturala.
Ezaugarriak
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardo naturala, Euskal Sagardoaren ezaugarri guztiak betetzeaz gain, azterketa organoleptikoan puntuazio altuak lortu dituena. Gure euskal sagar hoberenekin egindako sagardoa. Nagusiki Astigarraga, Tolosa eta Errezilgo sagarra. Kalitate ziurtatua eta berezko txinparta naturala. Sulfitorik erantsi gabekoa.
Nutrizio-informazioa eta alergenoak:
| Batazbesteko baloreak 100 g - ko | Alergenoak | |
| Balio energetikoa | 50 kcal/209 KJ | - |
| Grasak | 0,0 g | |
| Karbohidratoak | 6,0 g | Sulfitoak |
| Proteinak | 0,0 g | - |
| Gatza | 0,2 g | |
Euskal Sagardoa J.D. Premium
EUSKAL SAGARDOA J.D. PREMIUM, %100 tokiko sagarra eta kalitate handiko sagardoa!
Sagardo natural kalitate handikoa, 100% bertako sagarrekin egina; Euskal Sagardoa jatorri-deituraren eskakizun guztiak betetzeaz gain, puntuazio altua lortu du azterketa organoleptikoan.
Zapiain Sagardotegia
Zapiain abizena sagardogintzarekin lotuta egon da XVI. mendetik gutxienez, euskal sagardoaren ekoizpenak bere urrezko garaia bizi zuen garaitik, baleen ehizarekin eta Ternuan bakailaoaren arrantzarekin estuki lotuta zegoen garaian. Zapiain familiak sagardoaren ekoizpenarekin izan duen harremanaren lehen lekukotasuna 1542ko ekainaren 3ko dokumentu batean aurkitzen dugu. Eskuizkribu horretan, Astigarragan kokatutako 87 oineko sagasti baten lursailaren salerosketa jasotzen da, Joanes de Zapiainen alde egina. Gaur egun sagardoa egiten jarraitzen dugun upeltegia 1960ko hamarkadan eraiki zen, Nicolás Roxario Zapiain Agirregabiriak egindako inbertsioari esker; batzuentzat aita zen, eta besteentzat aitona. Hark hartu zuen baserriaren gainerako jarduerak —abeltzaintza eta nekazaritza— alde batera utzi, eta sagardoaren ekoizpenean erabat jarduteko erabakia. Une horretatik aurrera, Zapiain Sagardotegiak kalitatearekiko konpromiso sendoak markatutako bideari ekin zion. 1981ean, Miguel Zapiain Goñi batu zen taldera, Euskal Herriko sagardoaren sektoreko lehen enologoa. Ordutik, produktua hobetzeko ikerketa etengabeko jardunbide izan da, produktua dibertsifikatzeko berrikuntzarekin batera. Sagarra, zalantzarik gabe, gure sagardoaren bihotza da. Zapiain sagasti propioez zein tokiko hornitzaileez elikatzen da, eta horietan bertako sagardo-sagarraren hainbat barietate biltzen ditugu.

