
Euskal Sagardoa Alorrenea
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardo naturala.
Deskribapena
Euskadin ekoiztutako sagarrez egina, bertan milaka urtean sortu, hobetu eta gorde diren sagar motak erabilita. Bertakotasunaz gain, kalitatea da Euskal Sagardoaren beste oinarria, Jatorri Deituraren zigilua daramaten sagardo guztiek azterketa fisiko-kimiko eta organoleptiko zehaztzak pasa behar baitituzte.
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardoa, jatorriak eta ezagutzak ematen duen ziurtasuna eta sektorearen etorkizuneko apustua.
Nutrizio-informazioa eta alergenoak:
| Batazbesteko baloreak 100 g - ko | Alergenoak | |
| Balio energetikoa | 50 kcal/209 KJ | - |
| Grasak | 0,0 g | |
| Karbohidratoak | 6,0 g | Sulfitoak |
| Proteinak | 0,0 g | - |
| Gatza | 0,2 g | |
Euskal Sagardoa J.D.
EUSKAL SAGARDOA J.D., %100 tokiko sagarra!
Sagardo natural kalitate handikoa, 100% bertako sagarrekin egina. Herriko sagarrekin egindako sagardoa da, lurrean sortutako barietateak erabiliz, milaka urtez hobetu eta zainduak izan direnak. Produktu autoktonoen erabileraz gain, Euskal Sagardoa jatorri-deituraren oinarria kalitatea da: ziurtagiria daramaten sagardo guztiek kontrol analitiko fisiko-kimiko eta organoleptiko zorrotzak gainditu behar dituzte.
Kalitate handiko sagardoa, 100% bertako sagarrekin egina; jatorriak eta jakintzak ematen duten segurtasunarekin. Etorkizuneko apustua sektorearentzat.
Sagardotegia Alorrenea
Alorrenea sagardotegia 2001. urtean sortu zen Astigarragan. Familia negozioa da, eta sagastitik hasita, botilarainoko bidea eurek egiten dute.
Betidanik izan duten ilusioa izan da, prozesu guztia etxean egitea eta azken urteetan bide horretan sagarrondo asko landatu dituzte, eta sagasti berriak jarri. Horrela, fruta baloratzeko aukera dute, mimo handiz zaindu, biltzeko garaia aukeratu eta beren beharren neurriko sagar motak jarri. Alorrenea Euskal Sagardoaren arima horixe da, prozesu guztia kontrolpean eta lehen eskutik egitea.

