Theme Settings
Filtros
.
Antonino Lupulodun sagardoa
Antonino Lupulodun sagardoa: 2021 uztako Hernaniko sagarrez eta Hernanin egindako lupuloz egina. Aspaldian Antonino Pagolak egiten zuen lupulodun sagardoari goratzarre eginaz egindako sagardoa.
Deskribapena
Antonino Lupulodun sagardoa: 2021 uztako Hernaniko sagarrez eta Hernanin egindako lupuloz egina. Aspaldian Antonino Pagolak egiten zuen lupulodun sagardoari goratzarre eginaz egindako sagardoa.
Sagardotegia Oialume Zar
Errekaren alde banatan kokatuta dagoen Sagardotegia, Astigarraga eta Hernani elkartzen dituena. Bi sagardo herri garrantzitsu sagardotegi bakarrean. Lehengaia oinarri duen sagardotegia eta familia, sagardoaren kultura eta usadio zaharrei gogoz heldu eta berritu dituena. Axentxio Barrenetxea eta Koro Lasarte gurasoak dira lanean aritu eta erreleboa semeari, Ander Barrenetxearei eman diotenak, Eztitxu arrebaren laguntzarekin eta lantalde ederrarekin batera.
Euskal Sagardoa D.O.
EUSKAL SAGARDOA, %100 bertako sagarra!
Euskadin ekoiztutako sagarrez egina, milaka urtean sortu, hobetu eta gorde diren bertako sagar motak erabilita. Bertakotasunaz gain, kalitatea da Euskal Sagardoaren beste oinarria, Jatorri Deituraren zigilua daramaten sagardo guztiek azterketa fisiko-kimiko eta organoleptiko zehatzak pasa behar baitituzte.
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardoa, jatorriak eta ezagutzak ematen duen ziurtasuna eta sektorearen etorkizuneko apustua.