Theme Settings
Filtros
.
BISITA ETA BAZKARIA OIHARTE SAGARDOTEGIAN
Bizi sagardotegiko esperientzia, dastatu euskal sagardo naturala eta bidaiatu euskaldunon jatorrira!
BARNE:
- Bisita gidatua sagardotegian zehar
- Dastatze gidatua pintxoarekin
- Sagardotegi menua
IRAUPENA:
- 3 ordu inguru
Deskribapena
ESPERIENTZIA
EZAUGARRIAK
BALDINTZAK
BESTE ZERBITZUAK
Bizi sagardotegiko esperientzia, dastatu euskal sagardo naturala eta bidaiatu euskaldunon jatorrira! Ezagutu Zeraingo Oiharte sagardotegia eta deskubritu gure lurrari, kulturari eta gastronomiari lotuta dagoen edari kuttun honen sekretuak. Bertako familia, sagastiak, elaborazio gunea eta upategia ezagutuko dituzu. Eta noski, gure sagardo ezberdinak aurkeztuko dizkizugu, guk geuk edaten ditugun moduan: botilan eta txotxetik. Edalontzia eskuetan duzula gertura zaitez upategira eta etxekoek gidatuta bertako sagardo natural ezberdinak dastatuko dituzu, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzen duzun bitartean.
- Zerbitzu osagarriak: zerbitzu gehiagorako egin kontsulta: info@sagardoa.eus
- Elkargunea: Bezeroaren beharren araberakoa.
- Prezioa: Aukeratutako zerbitzuen araberakoa.
- Erreserbak: info@sagardoa.eus edo 943 336 811 telefonoan.
Sagardotegia Oiharte
XVIII. mendeko baserriaren arima eta xarma dario Oihartek, eta gaur egungo erosotasun guztiak ditu, 2002an eraberritu eta Nekazal Etxea jarri zutenetik. Sagardotegiaren bodega berria, azken teknologiako makinariaz horniturik, Nekazal etxearen ondoan kokaturik dago. Bilbo, Iruña, Donostia eta Gasteiztik gutxi gora-behera distantzia berdintsura kokatuta dago, Goierriko bihotzean, Zerainen. Natura maite dutenek eta Euskal Herriko txokorik ederrenetakoan lasaitasuna bilatzen dutenek etxeko giro epela aurkituko dute Oiharten.
Euskal Sagardoa D.O.
EUSKAL SAGARDOA, %100 bertako sagarra!
Euskadin ekoiztutako sagarrez egina, milaka urtean sortu, hobetu eta gorde diren bertako sagar motak erabilita. Bertakotasunaz gain, kalitatea da Euskal Sagardoaren beste oinarria, Jatorri Deituraren zigilua daramaten sagardo guztiek azterketa fisiko-kimiko eta organoleptiko zehatzak pasa behar baitituzte.
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardoa, jatorriak eta ezagutzak ematen duen ziurtasuna eta sektorearen etorkizuneko apustua.