Theme Settings
Filtros
.
KAYAK ORIA IBAIAN
Ezagutu Oria ibaia eta bere inguruak arraunean!
BARNE
- Kayakean ibilaldia Oria ibaian
- Bisita gidatua sagardotegian
- Sagardotegiko menu tradizionala
IRAUPENA:
- 5 ordu
- Kayak alokairua 90 min.
Deskribapena
ESPERIENTZIA
EXTRAS
SAGARDOTEGIA
BALDINTZAK
Orio Gipuzkoako kostaldeko herri txiki bat da, oso ezaguna bere itsas tradizio handiagatik. Herri eder horretan itsasoratzen da Oria ibaia, “sagardoaren ibaia” ere esaten zaiona. Oria ibaiak garrantzi handia izan zuen tokiko ekonomiaren garapenean. Kirola, gastronomia eta euskal kultura batzen dituen esperientzia paregabea proposatzen dizugu. Orioko Arraunetxean elkartuko gara eta bertan kayak jarduerari ekingo diogu profesional batek sarrera labur bat egin ondoren. Beharrezko argibideak jaso ondoren, Oria ibaian barneratuko zara kayak batekin eta ibaia ertzean dagoen naturaz eta arkitekturaz gozatuko duzu. Arraunean amaitutakoan, euskal sagardotegi tradizional bat bisitatuko dugu, Euskal Sagardoa J.D. dastatzeko eta sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzeko. Kirola, tradizioa eta gastronomia, ahaztuko ez duzun jardunaldi batean!
- Aburuza (Aduna)
- Altzueta (Hernani)
- Astarbe (Astigarraga)
- Bereziartua (Astigarraga)
- Gartziategi (Astigarraga)
- Gaztañaga (Andoain)
- Iparragirre (Hernani)
- Mizpiradi (Andoain)
- Oiharte (Zerain)
- Ola (Irun)
- Petritegi (Astigarraga)
- Saizar (Usurbil)
* Erreserba egiterakoan (egutegiaren bitartez) aipa ezazu mesedez OHARREN atalean zein sagardotegitan egin nahi duzun esperientzia.
Sagardotegia
Euskal Sagardoa D.O.
EUSKAL SAGARDOA, %100 bertako sagarra!
Euskadin ekoiztutako sagarrez egina, milaka urtean sortu, hobetu eta gorde diren bertako sagar motak erabilita. Bertakotasunaz gain, kalitatea da Euskal Sagardoaren beste oinarria, Jatorri Deituraren zigilua daramaten sagardo guztiek azterketa fisiko-kimiko eta organoleptiko zehatzak pasa behar baitituzte.
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardoa, jatorriak eta ezagutzak ematen duen ziurtasuna eta sektorearen etorkizuneko apustua.