Theme Settings
Filtros
.
Olagi Euskal Sagardo Ekologikoa
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardo naturala, Euskal Sagardoaren ezaugarri guztiak betetzeaz gain, sagastitik botilaraino, araudi ekologikoa betetzen duena; hau da, inolako produktu kimikorik gabea.
Deskribapena
Jatorria eta kalitatea bermatzeaz gain, sagastitik kupelera modu ekologikoan zaindutako produktua da Euskal Sagardo Ekologikoa.
Nutrizio-informazioa eta alergenoak:
Batazbesteko baloreak 100 g - ko | Alergenoak | |
Balio energetikoa | 50 kcal/209 KJ | - |
Grasak | 0,0 g | |
Karbohidratoak | 6,0 g | Sulfitoak |
Proteinak | 0,0 g | Sulfitoak ditu |
Gatza | 0,2 g |
Sagardotegia Olagi
Goierriren bihotzean dagoen sagardotegi eta nekazalturismo honek mila gauza ezberdin egiteko aukera eskaintzen du.
Euskal Sagardoa D.O.
EUSKAL SAGARDOA, %100 bertako sagarra!
Euskadin ekoiztutako sagarrez egina, milaka urtean sortu, hobetu eta gorde diren bertako sagar motak erabilita. Bertakotasunaz gain, kalitatea da Euskal Sagardoaren beste oinarria, Jatorri Deituraren zigilua daramaten sagardo guztiek azterketa fisiko-kimiko eta organoleptiko zehatzak pasa behar baitituzte.
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardoa, jatorriak eta ezagutzak ematen duen ziurtasuna eta sektorearen etorkizuneko apustua.