KAYAK ORIA IBAIAN

KAYAK ORIA IBAIAN
KAYAK ORIA IBAIAN
KAYAK ORIA IBAIAN
KAYAK ORIA IBAIAN
KAYAK ORIA IBAIAN
KAYAK ORIA IBAIAN
Aurrekoa
Hurrengoa

ESPERIENTZIA

EXTRAS

SAGARDOTEGIA

BALDINTZAK

Orio Gipuzkoako kostaldeko herri txiki bat da, oso ezaguna bere itsas tradizio handiagatik. Herri eder horretan itsasoratzen da Oria ibaia, “sagardoaren ibaia” ere esaten zaiona. Oria ibaiak garrantzi handia izan zuen tokiko ekonomiaren garapenean. Kirola, gastronomia eta euskal kultura batzen dituen esperientzia paregabea proposatzen dizugu. Orioko Arraunetxean elkartuko gara eta bertan kayak jarduerari ekingo diogu profesional batek sarrera labur bat egin ondoren. Beharrezko argibideak jaso ondoren, Oria ibaian barneratuko zara kayak batekin eta ibaia ertzean dagoen naturaz eta arkitekturaz gozatuko duzu. Arraunean amaitutakoan, euskal sagardotegi tradizional bat bisitatuko dugu, Euskal Sagardoa J.D. dastatzeko eta sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzeko. Kirola, tradizioa eta gastronomia, ahaztuko ez duzun jardunaldi batean!

Orioko Arraunetxean elkartuko gara kayak jarduera egiteko. Profesional batek beharrezko argibideak emango dizkizu Oria ibaian sartu aurretik. Ordu eta erdiko arraunaren ondoren, aldagelak erabili eta euskal sagardotegi batera joango zara. Bertako gida baten eskutik sagardotegia bisitatuko duzu eta eguna borobiltzeko, Euskal Sagardoa J.D. eta sagardotegiko menu tradizionalaz gozatuko duzu.

  • Bakailao tortilla
  • Bakailao frijitua piperrekin
  • Txuleta parrillan
  • Gazta irasagar eta intxaurrekin
  • Ogia eta Sagardoa
  • Beste menuak egin kontsulta info@sagardoa.eus
  • Gutxieneko taldea: 2 pertsona.
  • Gutxieneko adina: 7 urte.
  • Taldeentzako tarifak kontsulta egin info@sagardoa.eus
  • Hizkuntzak: Euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa. 
  • Ordutegia: Urte guztian zehar, asteartetik larunbatera. 10:00 - 16:00.
  • Beste hizkuntza edo ordutegiak egin kontsulta info@sagardoa.eus
  • Bezeroak nahi duen elkargunean.
  • Arraunetxea: Santio Erreka auzoa, 44, 20809 Aia, Gipuzkoa. 
  • Beste elkargune edo sagardotegi baterako egin kontsulta info@sagardoa.eus

Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.

Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.

  • Ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
SAGARDOTEGIA AUKERAN

  • Aburuza (Aduna)
  • Altzueta (Hernani)
  • Astarbe (Astigarraga)
  • Bereziartua (Astigarraga)
  • Gartziategi (Astigarraga)
  • Gaztañaga (Andoain)
  • Iparragirre (Hernani)
  • Mizpiradi (Andoain)
  • Oiharte (Zerain)
  • Ola (Irun)
  • Petritegi (Astigarraga)
  • Saizar (Usurbil)

* Erreserba egiterakoan (egutegiaren bitartez) aipa ezazu mesedez OHARREN atalean zein sagardotegitan egin nahi duzun esperientzia. 

Loading...