18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Muztiola Sagar Zuku Ekologikoa
Irungo Ola Sagardotegiko sagasti ekologikoa
Deskribapena
Sagastia: Irungo Ola Sagardotegiko sagasti ekologikoa
Sagar barietateak: Pelestina, Udare Marroi, Txalaka, besteak beste
Deskribapena:
- Sagar errearen usaina eta zaporea, ukitu freskagarri txiki batez osatua.
- Antioxidatzaile-iturria: C bitamina bezalako konposatuak ditu. Digestiorako onuragarria: pektinak heste-igarotzea errazten du eta digestioa erregulatzen du.
- Moldakortasuna: ezin hobea beste fruta batzuekin konbinatzeko edo oinarri gisa kokteletarako.
- Oharra: sagar-zukuaren kontsumoa neurritsua izan behar da, bereziki haurrengan, azukre-eduki naturala duelako. Dieta orekatu baten zati gisa kontsumitzea gomendatzen da.
Uztarketa: Ezin hobea gosarietan, askarietan edo edari freskagarri gisa gozatzeko eguneko edozein ordutan.
Kontsumitzeko gomendioa: 10-12 ºC. Kontserbazio oharra: ireki ondoren, gorde astebete hotzean.
Ez dauka alkoholik, ezta azukre erantsirik ere.
Ola Sagardotegia
Garai bateko XIII. mendeko Euskal Herriko zaharrenetakoa den burdinola berritu eta sagardotegi izateko egokitua. Hondarribitik 5 km-ra eta Hendaiako hondartzatik 4 km-ra dagoen sagardotegi hau Aiako Parke Naturalean dago kokatua. Horretaz gain zenbait ondare historiko kultural baliotsu ikusteko aukera ematen du; erromatar garaiko meategiak eta XVII. mendeko labeak
