Theme Settings
Filtros
.
Ulanzo Sagardoa
Burbuja fina duen sagardo gazi-gozoa.
Deskribapena
Trebiñu Sagardotegiak ekoizten duen sagardoa da Ulanzo. Egurrezko upeletan ondutako sagardo bereziari, zukua eta burbuila gehituaz, ukitu pertsonala ematen diote. 6º alkohol ditu eta izaera handiko sagardoa da.
Sagardotegia Trebiñu
Gure sagardotegia Askartzan dago, Trebiñu Konterriko herri txiki batean. Hor hasi ginen duela 14 urte gure lehen sagarrondoak landatzen eta sagardoa egiten. Gaur egun, 2.500 sagarrondok osatzen dute gure sagasti zabala, eta hortik ateratzen dugu Trebiñu izeneko sagardoa egiteko lehengaia.
Zatoz eta murgildu sagardo naturalez zipriztindutako giro euskaldun batean!
Euskal Sagardoa D.O.
EUSKAL SAGARDOA, %100 bertako sagarra!
Euskadin ekoiztutako sagarrez egina, milaka urtean sortu, hobetu eta gorde diren bertako sagar motak erabilita. Bertakotasunaz gain, kalitatea da Euskal Sagardoaren beste oinarria, Jatorri Deituraren zigilua daramaten sagardo guztiek azterketa fisiko-kimiko eta organoleptiko zehatzak pasa behar baitituzte.
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardoa, jatorriak eta ezagutzak ematen duen ziurtasuna eta sektorearen etorkizuneko apustua.