Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

.

ERLAUNTZAK, MERKATUA ETA SAGARDOTEGIA

99,00 €
BEZ barne
Zatoz gurekin esperientzia berezi honetan!

BARNE:

  • Bisita eta dastatzea erlezainarekin
  • Bisita eta dastatzea bertako produktuen azokan
  • Bisita eta dastatzea sagardotegian
  • Sagardotegi menu tradizionala
  • Garraioa eta gida laguntzaile zerbitzua

IRAUPENA:

  • 8 ordu
  • 250 char. max

Kopurua

Deskribapena

ESPERIENTZIA

EZAUGARRIAK

SAGARDOTEGIAK

BALDINTZAK

Izan zaitez erlezain egun batez gure erlauntza bisitatuz: heldu zein umeentzako ekintza apropos bezain interesgarria. Eguna mendi inguruan hasiko dugu, 2 orduko bisita batekin gure erlategira. Bisitan zehar etxeko eztia ekoizten duten protagonisten sekretu guztiak eta erlezainon lana gertutik ezagutuko dituzu. Mundu ezezagun honetan murgildu ostean, etxean egiten ditugun produktu ezberdinen dastaketa egingo duzu. Ziztadarik ez jasotzeko jantzia, gure kontu! Goiz ederra pasako dugu naturaz inguratuta.

Erleen unibertsoa erlezainen eskutik ezagutu ondoren, Ordiziako edo Tolosako azokara hurbilduko gara bertako produktuak gertutik ezagutzera. Merkatua ezagutzen dugun bitartean, dastaketa bat egingo dugu.  

Azkenik, euskal sagardotegi bat bisitatzera eta bertan bazkaltzera joango zara. Sagardotegian, baserriaren historia, familia eta sagardoaren elaborazio prozesua ezagutuko dituzu etxeko gida baten eskutik. Sagastia, elaborazio zonaldea eta upeltegietan zehar ibiltzen zaren bitartean, etxeko sagardo ezberdinak dastatuko dituzu kupeletik zuzenean eta baita botilan ere. Azkenik, sagardotegiko menu tradizionala: bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, Idiazabal gazta, irasagar eta intxaurrekin. Eta guzti hori jaten duzun bitartean, etxeko sagardo ezberdinak dastatzeko aukera izango duzu. Zeren zain zaude abentura honetan gurekin batera murgiltzeko? 

* Ordiziako merkatua asteazkenetan da eta Tolosako azoka larunbatean, egun hauetatik kanpo esperientzia erreserbatuz gero, azoken ordez Tolosako herrian zehar egingo dugu bisita eta bertako produktuen dastaketa bat. 

Gure gidak zure hotelean jasoko zaitu. Lehenik eta behin Ezkioko Igartubeiti baserri dolarera joango gara. Ondoren, Idiazabal jatorri deituradun gaztandegi bat bisitatuko dugu. Eta azkenik, gure sagardotegi batetara joango gara eta bertan ibilbide txiki bat egingo dugu sagastia eta sagardotegiko txokoak ezagutzeko. Bisita honetan sagardo naturalaren dastatzea egingo dugu, lehengo, botilatik. Ondoren, menu tradizionalaz gozatzeko eta sagardoa txotxetik dastatzeko tartea izango dugu.

  • Bakailao tortilla
  • Bakailao frijitua piperrekin
  • Txuleta parrillan
  • Gazta irasagar eta intxaurrekin
  • Ogia eta Sagardoa
  • Beste menuak egin kontsulta info@sagardoa.eus
  • Gutxieneko taldea: 1 pertsonatik gora.
  • Taldeentzako tarifak kontsulta egin info@sagardoa.eus
  • Hizkuntzak: Euskara, gaztelera, ingelesa y frantsesa.
  • Ordutegia: Urte osoan zehar. 
  • Beste hizkuntza edo ordutegiak egin kontsulta info@sagardoa.eus
  • Elkargunea: Bezeroak aukeratutakoa.
  • Beste elkargune baterako egin kontsulta.

Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.

Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.

  • Ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
SAGARDOTEGIA AUKERAN

  • Aburuza (Aduna)
  • Altzueta (Hernani)
  • Astarbe (Astigarraga)
  • Bereziartua (Astigarraga)
  • Gartziategi (Astigarraga)
  • Gaztañaga (Andoain)
  • Iparragirre (Hernani)
  • Mizpiradi (Andoain)
  • Oiharte (Zerain)
  • Ola (Irun)
  • Petritegi (Astigarraga)
  • Saizar (Usurbil)

* Erreserba egiterakoan (egutegiaren bitartez) aipa ezazu mesedez OHARREN atalean zein sagardotegitan egin nahi duzun esperientzia. 

Sagardotegia

Euskal Sagardoa D.O.

EUSKAL SAGARDOA, %100 bertako sagarra!

Euskadin ekoiztutako sagarrez egina, milaka urtean sortu, hobetu eta gorde diren bertako sagar motak erabilita. Bertakotasunaz gain, kalitatea da Euskal Sagardoaren beste oinarria, Jatorri Deituraren zigilua daramaten sagardo guztiek azterketa fisiko-kimiko eta organoleptiko zehatzak pasa behar baitituzte.

%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardoa, jatorriak eta ezagutzak ematen duen ziurtasuna eta sektorearen etorkizuneko apustua.

Esperientzia aurre-erreserbatu

19 Ez dago lekurik egun horretarako, jarri gurekin harremanetan.
19 Erreserba egun horietarako egiteko, jarri gurekin harremanetan.

Eguna

Pertsona

Helduak

Haurrak (14-17)

Haurrak (4-13)

Oharrak

Izena

Abizenak

E-maila

Telefonoa

Posta-kodea