Theme Settings
Filtros
.
Sagardo Aparduna Petritegi Extra Lehorra
Sagardo natural apardun estra-lehorra, Otaño-Goikoetxea familiak Petritegi baserrian egina, metodo tradizionala edo champenoise erakoa erabilita, hau da. bigarren irakinaldia botilan emanda.
Deskribapena
Sagardo natural bat hautatu eta tirajeaz botilaratu. Bertan método tradizionala baliatuz bigarren irakinaldia gertatzen da. Liga bidez edo errima eran ontzea, horizontalean, gutxienez 18 hilabetez. Sagardoa dekantatzea 4 bat astez, pupitreetan, eskuz eragina da. Lepo egin, eta amaierako kortxoa jarri.
Sagardotegia Petritegi
Bizi ezazu esperientzi gastronomiko paregabe bat XVI. mendeko dolare baserri batean! Petritegi, sagardogintzaren kultura bizirik mantenduz.
Euskal Sagardoa D.O.
EUSKAL SAGARDOA, %100 bertako sagarra!
Euskadin ekoiztutako sagarrez egina, milaka urtean sortu, hobetu eta gorde diren bertako sagar motak erabilita. Bertakotasunaz gain, kalitatea da Euskal Sagardoaren beste oinarria, Jatorri Deituraren zigilua daramaten sagardo guztiek azterketa fisiko-kimiko eta organoleptiko zehatzak pasa behar baitituzte.
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardoa, jatorriak eta ezagutzak ematen duen ziurtasuna eta sektorearen etorkizuneko apustua.